Eman giltza aita-ama. ¡Háblale, escúchale!

Alkarbide tekniko forum kanpaina koordinatzen du euskal transmisioa bultzatzea da helburua, 10.000 familia iristeko

“Eman giltza-¡Háblale, escúchale!” leloa daraman kanpainaren helburua, euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak duen garrantzia nabarmentzea da. Aipatutako kanpaina Bizkaiko 10.000 familia inguruk jasoko dute eta, Alkarbide bilguneak koordinatuta eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestuta, orain dela bi urte martxan hasi zen egitasmo hau aurten ere 39 udalerritan eta 2 mankomunitatetan zabalduko da. Horretarako, ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek umearen ingurune hurbilean euskara sustatzeko aholkuak batzen dituen diptikoa jasoko dute etxean eta euren kezka eta beldurrak uxatzeko prestatu den webgunearen berri ere izango dute. Horrez gain, adur-zapia, askari-poltsa, kotxean jartzeko pegatina eta KU-KU liburuxka eta CDa ere banatuko zaizkie. Liburuxka horretan, besteak beste, abestiak, euskarazko oinarrizko hitzak eta esamoldeak daude jasota. Gainera, aurten ikasturte hasierarekin batera, ETB2n egitasmoa ezagutzera emateko eta transmisioa sustatzeko iragarkia ere ikusi ahal izango da.

Eman-giltza-aita-ama-¡Háblale-escúchale_ESQ9706 Eman giltza aita-ama. ¡Háblale, escúchale!
Eman giltza aita-ama | ¡Háblale, escúchale!

Leloa

Eman giltza aita-ama. ¡Háblale, escúchale!

Hartzaileak

Ume jaioberriak eta 1-6 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoak izango dira “Eman giltza-¡Háblale, escúchale!” leloa daraman kanpaina honen hartzaileak.

Guztira 39 udalerritako eta 2 mankomunitatetako 10.000 familia baino gehiago izango dira kanpaina honen hartzaileak. Hartzaile horiek hizkuntza geroratzeak duen garrantziaz sentiberatzeko hainbat euskarri jasoko dituzte. Aurten gainera, telebistan emango den iragarkiari esker, hartzaileak askoz gehiago izango dira.

Helburua

Alkarbidek, Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak, koordinatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako egitasmo honen helburu nagusia da euskara belaunaldiz belaunaldi transmititzeak daukan garrantzia nabarmentzea.

Parte-hartzaileak

“Eman giltza -¡Háblale escúchale!” kanpainan guztira 54 herri-erakundek parte hartu dute; 39 udalerriak eta 2 mankomunitateak honako hauek dira:

Abadiño, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrankudiaga, Arrieta, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Berriz, Bilbo, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Etxebarria, Fruiz, Galdakao, Gernika-Lumo, Gordexola, Kortezubi, Laukiz, Leioa, Lemoa, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Muskiz, Orozko, Ortuella, Sestao, Sukarrieta, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduña, Zaldibar, Zeberio eta Zierbena. Mankomunitateak hauek dira: Enkarterri eta Txorierri.

eman-giltza-550 Eman giltza aita-ama. ¡Háblale, escúchale!
“Eman giltza|Háblale, escúchale”

 

Kanpainaren edukiak

Kanpaina euskarri hauek osatzen dute:

— Diptikoa: euskarri honetan, batetik, alkateak edo beste udal ordezkariren batek sinatutako testua agertzen da hiru hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez) guraso guztiengana hurbildu asmoz. Gutun edo testu horren helburua da gurasoak transmisioaren garrantziaz jabetzea eta webgunearen berri ere ematen da bertan.

— KU-KU liburuxka eta CDa: Azken urteetan, hainbat udalerrik KU-KU liburuxka ere banatu dute, eta izaten duen harrera ikusita, aurten goitik behera berritu da. Liburuxkaren helburua da gurasoei umeekin euskaraz aritzeko baliabideak eskaintzea eta horretarako lehengo liburuxkako edukiak eguneratu eta osatu egin dira eta gainera hainbat atal berri ere sortu dira, esaterako umearen hazte aldiei buruzko informazioa ematen duena, eleaniztasunean hezteko aholkuak ematen dituena edota liburuxkan ikasitakoa praktikan jartzeko ariketen atala. Liburuxkarekin batera, CDa banatuko da. CD horretan liburuxkan agertzen diren abesti batzuk batzen dira, gurasoek letra aurrean dutela umeekin abesteko.

— Adur-zapia eta askari-poltsa: Udalerri batzuek, gainera goian aipatutako material horri laguntzeko opariak ere banatu dituzte; txikienentzat adur-zapia eta gainerakoentzat askari-poltsa. Batean zein bestean webgunearen berri ere ematen da, bertan agertzen baita www.emangiltza.com lotura eta gainera Ku-Ku liburuxkako irudiak ere agertzen dira.

— Kotxean jartzeko pegatinak: Aurten, material osagarri moduan, kotxean umeak doazela ohartarazten duen pegatinak ere egin dira. Pegatinetan ageri den leloa eman euskara da eta bertan ere webgunearen aipamena egiten da.

Azken bi euskarri horiei esker kanpainaren hartzaileak ez direnengana ere heldu nahi da, erabiltzaileei esker kalean gainontzekoek ikusi ahal izango dutelako.

— Webgunea: www.emangiltza.com Webguneak gurasoentzat transmisioa bermatzeko giltza izango diren aholkuak, tresnak eta baliabideak batzen ditu. Gainera hainbat gurasoren testigantzak ere sartu dira beste guraso batzuek izan ditzaketen kezka, beldur edota bestelako zalantzak argitze eta uxatze aldera. Webgunea orain dela bi urte garatu genuen eta aurten edukia eguneratu eta osatu dugu. Webgunea, gurasoen tipologia aintzat hartuta, hiru hizkuntzatan dago: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez.

Hizkuntza batean zein bestean webguneak atal hauek ditu:

o Aurkezpena: bideo baten bidez, guraso batek gainontzekoei webgunea aurkezten die.

o Giltzak: Atal honetan gurasoek, tipologiaren arabera, izan ditzaketen kezka, zalantza, beldur eta bestelako kontuak argitzen saiatu dira, horretarako aholkuak eta baliabideak ere eskaintzen dira.

o Testigantzak: Bideoak grabatu dira eta bertan gurasoek euren bizipenen berri ematen dute.

o Tresnak: Atal honetan, besteak beste, honakoak jasotzen dira: gurasoen zalantzak argitzen lagungarri izan daitezkeen argitalpenak; umeekin euskaraz abestu eta jolasteko baliabideak; euskara ikasteko informazioa; gurasoentzat interesgarriak izan daitezkeen webguneak…

o Aholkuak: Gurasoek egin dituzten galderak eta ohiko zalantzak jasotzen dira eta gainera gurasoek nahi dutena galde dezakete.

o Sariak: Atal honetan agertzen den inkesta betez gero, gurasoek familia guztiarentzako sariak irabazteko aukera izango dute. Azken bi urteetako kanpainaren irabazleak nortzuk izan diren ere ikusteko aukera dago.

o Antolatzaileak: Kanpainan parte hartu duten udalen eta mankomunitateen zerrenda agertzen da.

Hizkuntza batean zein bestean atal berdinak agertu arren, edukia aldatu egiten da tipologiaren arabera gurasoen beharrizanak ezberdinak direlako.

— Telebista iragarkia: Kanpaina martxan jarri genuenetik komunikazioa landu behar dela jaso dugu balorazioetan, egitasmoari zabalkunde handiagoa eman, besteak beste. Hori dela eta, aurten telebistarako iragarkia ere egin dugu. Bertan guraso ezagunekin batera, kanpainan parte hartu duten gurasoak ere agertuko dira. Iragarkia irailean eta urrian ikusi ahal izango da ETB2n. Iragarkiaren helburua EITBko ikusle guztiek transmisioa sustatzeko goian aipatu dugun erakundeek egindako lanari zabalkundea ematea da.

Ver esta información en español

Manuel López
Fallece en diciembre de 2014, siendo editor adjunto de Periodistas en Español. Periodista, fotógrafo, profesor y consultor de medios. En la profesión desde 1966. Perteneció a las redacciones de 'Gaceta ilustrada', 'Cuadernos para el Diálogo", 'El Periódico" y 'Tiempo'. En 1982 funda FOTO, revista que edita y dirige hasta 2009 (287 números). Fue vocal por el sector de la Fotografía en la Comisión Redactora del Anteproyecto de Ley de Propiedad Intelectual de 1987. Profesor de Fotografía de la Universidad Nebrija (1997-2001). Desde 2000, vinculado a la Escuela Superior de Publicidad. Autor de 'Fotografía Creativa', guía didáctica de un curso en una plataforma 2.0 (282 págs., Maren, Madrid, 2010). Su exposición fotográfica antológica 'Manuel López 1966-2006' va camino de 40 itinerancias por España y América.

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.