2013ko Bilboko Aste Nagusia

Gure folklore eta kiroletako jarduerak, bilboko Aste Nagusiko marka bereizgarriak  

2012-dantzak_Zerutxu_550 2013ko Bilboko Aste Nagusia
Dantzak Zerutxu. 2013ko Bilboko Aste Nagusia

Jai Batzordeko presidente eta Bilboko Udaleko Jaietako eta Herritarrei Laguntzeko Sailaren Zinegotzi ordezkari Itziar Urtasunek 2013ko Aste Nagusiko euskal folklorearen eta kirolaren eskaintza aurkeztu du prentsaurrekoan. Euskal Museoaren, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren, Bizkaiko Txistularien eta Herri Kirol, Pilota eta Arraun Federazioen ordezkariak ere bertan izan dira.

Pilota, herri kirolak, arrauna, txistulariak, erromeriak, Euskal dantzak… Aste Nagusia gure kirol eta folkloreko erakusleihorik zabalena eta anitzena bihurtuko da aurten ere. Izan ere, berrogei jardunaldi baino gehiagok osatuko dute jaietako egitaraua. Kiroletako arloan, besteak beste, “Bilbao Hiria” XXXVI. Estropadak eta 2013ko Aste Nagusiko Pilota Txapelketa. Gure folkloreari dagokionez, Txistulari Alardea, euskal dantzak edo larrain dantza herrikoia azpimarratzekoak dira.

Abuztuak 20, asteartea, euskal jantzien bilkura Plaza Barrian

Iazko harrera onaren ondoren, Jaietako eta Hiritarrei Laguntzeko Sailak aurten ere hiritarrei gonbidatuko zaie euskal jantzien bilkura batera, larrain dantzan parte hartzeko. Hitzordua abuztuaren 20an, asteartean, izango da arratsaldeko 20:00etan Plaza Barrian. Erromeriak eta larrain dantzak, antzinako ohiturak dira eta Aste Nagusian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, ehunka pertsona baino gehiago biltzen dituzte egunero.

Euskal Dantzak ordu bat lehenago, arratsaldeko 19:00etan, ikusteko aukera izango dugu Plaza Barrian. Dantza ikuskizunak igandean, abuztuak 18, hasiko dira. Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren koordinaziopean Goi-Alde (Erandio), Zerutxu (Markina), Beti Jai Alai (Basurto), Gaztedi (Santutxu), Salbatzaile (Castaños), Alkartasuna (Bermeo), Urdaibai (Forua) eta Mikel Deuna (Iurreta) dantza taldeek hartuko dute parte.

Erraldoiak eta buruhandiak Aste Nagusiko pertsonai ezinbestekoak

Bilboko erraldoiak eta buruhandiak, Marijaia salbu, Aste Nagusiko protagonista nagusiak dira. Pertsonai maitagarri hauek, gaitari talde baten laguntzarekin, kalejiran ibiliko dira goizero igande 18tik 25era arte. Abuztuaren 18an desfilea plaza Biribiletik aterako da Alde Zaharreraino. Gainontzeko egunetan Euskal Museoa abiapuntua izango da. Desfilea 11:00etan hasiko da egunero, azken egunean, abuztuak 25, izan ezik. Igande horretan ordu erdi aurreratuko da hasiera (10:30).

Hiru ordu beranduago, 13:30ean, XXIV Erraldoien Bilkura egingo da Ondalan-Bizkaiko Gaiteroen eskutik. Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Lapurdiko erraldoiak elkartuko dira Areatzan arratsaldeko 13:30ean.

Erraldoien historia ezagutu nahi izanez gero, “Erraldoien Erakusketa” bisita daiteke Euskal Museoan (Unamuno plaza, 4) irailaren 8ra arte. 1988an Jose Ignacio Urbietak eraikitako hamabi erraldoiak, Pichichik eta bere emazte Linak osatzen duten bikotea, eta jai-taldea osatzen duten egungo hamar erraldoiak bildu dira museoko klaustroan. Aste Nagusian sarrera doakoa izango da. Horrez gain, “Bizkaiko Dantzak eta Dantzariak” izeneko erakusketa ere ikusgai dago museoan. Beraz, aurten bisita are interesgarriagoa izango da gerturatuko direnentzat.

Gure musika: txistulariak, bertso saioak eta bilbainadak

Bizkaiko Txistularien Elkarteko txistulariak duela 30 urte baino gehiago festa hasiera iragartzen hasi ziren goizero (10:00) diana jotzen. Egun Bilboko, Sopelako, Barakaldoko, Nafarroako eta Zornotzako txistulariek dianaz arduratzeaz gain, Alde Zaharreko kaleetatik ateratzen dira kalejiran arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara arte.

Niko Etxart Bilboko Txistularien Bandarekin abuztuaren 25ean

Abuztuaren 25ean, igandea, txistu soinuak izango dira nagusi arratsaldeko 13:00etatik aurrera Plaza Barrian, Bilboko Txistulari Alardea egingo da eta. Jaietako eta Hirritarrei Laguntzeko Sailak Bilboko Txistularien Bandaren laguntzarekin antolatzen du emanaldia. Niko Etxart aurtengo gonbidatu berezia izango da. Kantautore zuberotarra Eperra edo Minuette abesti ezagunen autorea da.

Aurreko urteetan legez, Euskal Herriko Txistulariek, San Anton Abesbatza eta Beti Jai Alai Dantza Taldea arituko dira Bilboko Txistularien Bandarekin. Baita metal boskote bat, baxu bat, gitarra bat, teklatu bat eta zenbait gaitari ere.

Bertso saioek ere presentzia nabarmena izango dute aurtengo Aste Nagusian. Emanaldietan entzungo ditugun bertsolarien artean Amets Arzalluz, Unai Iturriaga eta Onintza Enbeitia, besteak beste. Alde Zaharreko Santiago plaza bertso emanaldien egoitza izango da arratsaldeko 13:00etatik aurrera, abuztuaren 21ean, asteazkena, salbu. Egun horretarako bertso-bazkaria antolatu da arratsaldeko 14:00etan, eguraldia ona bada Santiago Plazan eta euria bada Plaza Barriko arkupeetan.

2013KO ASTE NAGUSIKO BERTSO SAIOAK

18 DOMEKA

AMETS ARZALLUS

UNAI ITURRIAGA

ALAIA MARTIN

AITOR SARRIEGI 19 ASTELEHENA

 

ODEI BARROSO

OIHANA BARTRA

XABIER SILVEIRA

IRATXE IBARRA

20 MARTITZENA

 

UXUE ALBERDI

OIER AIZPURUA

AMAIA ITURRIOTZ

XABIER PAIA 21 EGUAZTENA

BERTSO-BAZKARIA

 

ARKAITZ ESTIBALLES

FREDI PAIA

22 EGUENA

 

ONINTZA ENBEITA

BEÑAT GAZTELUMENDI

OIHANE PEREA

ETXAHUN LEKUE 23 BARIKUA

 

MAIALEN LUJANBIO

ANDONI EGAÑA

24 ZAPATUA

 

JON MAIA

IGOR ELORTZA

SUSTRAI COLINA

A.M. PEÑAGARIKANO 25 DOMEKA

 

AITOR MENDILUZE

JONE URIA

SEBASTIAN LIZASO

JULIO SOTO

Bilbainadak gure hiriaren musika adierazpenik bereizgarrienak, propioenak dira. Bilbotarrak taldea duela bi hamarkada baino gehiago hasi zen Aste Nagusietan zazpi kaleak girotzen hiribilduko abesti tradizionalen soinuekin. Aurten ere Alde Zaharretik tabernaz taberna ibiliko dira kantuka arratsaldeko 13:00etatik aurrera. Jai giro ezin hobea eta txirene ziurtatuta dago. Ibilbideak hurrengoak izango dira:

Aurten Albokariak Aste Nagusian parte hartzen hasi ziren1995ean, beraz, aurten, Albokari Tropelaren XVII urtemuga ospatzen da. Kalejira, ostiralean, abuztuaren 23an, arratsaldeko 13:00etan egingo da. XX. mendean alboka ia-ia desagertu zen. Bizpahiru agurek besterik ez zuten jotzen erromerietan eta zenbait gazte folk edo dantza taldeetan. Mende amaieran egoera guztiz aldatu zen eta gazte askok alboka gustuz hartu zuten. Zerikusi handia izan zuen joera horretan Ibon Koteron eta Kepa Junkeraren “Leonen Orroak” (1996) diskoa.

Pilota, arrauna, herri kirolak… gustu guztientzako kirolak Aste Nagusian

Pilota zaleek zenbait hitzordu interesgarri izango dituzte Aste Nagusian. Hain zuzen, 2013ko Aste Nagusiko Pilota Txapelketa (Esperanzako Frontoia), Pilota eta Pala Txapelketa Prefesionalak (Bizkaia Frontoia) eta Zesta Punta Txapelketa Profesionala (Club Deportivo Frontoia). Bestalde, pilota ikusi ez ezik, jokatu ere nahi dutenentzako Esperanzako Frontoian pilota tailerrak antolatu dira abuztuaren 19, 20, 21, 23 eta 24 egunetarako.

Itsasadarrak hainbat kirol jardunaldi jasoko du. Haien artean, Bilbao Hiria XXXVI. Estropadak nabarmentzen dira, urtero milaka zale erakartzen baititu. Aurten hitzordua Aste Nagusiko lehenengo igandean, abuztuak 18, izango da eguerdiko 12:30ean. Bilboko konpartsaren eskutik arrantza tailerrak egongo dira edo Bilboventura enpresaren bitartez piraguak doan alokatzeko aukera.

 

2013KO ASTE NAGUSIKO PILOTA TXAPELKETA

Domeka, abuztuak 18

11:00 Esperanzako Frontoia. Promesak: Legarra-Mendibe

// Etxebarria-Otaduy;

Nagusiak: Aurtenetxe-Landaburu

// Arrese-Arkotxa.

Astelehena, abuztuak 19

11:00 Esperanzako Frontoia. Promesak: Elordi-Urizar

// Arrizabalaga-Lejarreta;

Nagusiak: Elezkano-Varela // Erauzkin-K.Galarza.

Martitzena, abuztuak 20

11:00 Esperanzako Frontoia. Promesak: Zubikarai-O.Etxebarria

// Etxebarria-Otaduy;

Nagusiak: Azpiri-Kastillo // Aurtenetxe-Landaburu.

Eguaztena, abuztuak 21

11:00 Esperanzako Frontoia. Promesak: Arrizabalaga-Lejarreta

// Iturbe-Uribe;

Nagusiak: Uriona-Diez // Erauzkin-K.Galarza.

Eguena, abuztuak 22

10:30 Esperanzako Frontoia. Promesak: Legarra-Mendibe

// Zubikarai-O.Etxebarria;

Nagusiak: Arrese-Arkotxa

//Azpiri-Kastillo.

Barikua, abuztuak 23

11:00 Esperanzako Frontoia. Promesak: Elordi-Urizar // Iturbe-Uribe;

Nagusiak: Elezkano-Varela // Uriona-Diez.

Domeka, abuztuak 25

11:30 Esperanzako Frontoia. FINALAK

Herri kirolak Areatzan

Herri kiroletako erakustaldi eta txapelketak Areatzan izango dira abuztuaren 21a eta 24a bitartean. Bilboko Udaleko Jaietako eta Hiritarrei Laguntzeko Sailak eta Leioako Kirol Zaleak elkarteak 33 urte daramatzate Aste Nagusiko herri kiroletako egitaraua elkarrekin antolatzen.

Abuztuaren 21ean, asteazkena, artzain-txakurren erakusketa batek hasiera emango dio Euskal Kiroletako erakusketari. Ondoren, emakumezko trontzalarien erakusketaldiaren txanda izango da. Oskar Perez (Barakaldo) eta Ousmane Drame (Senegal), txinga txapelduna eta txapeldunordea hurrenez hurren, desafio baten protagonistak izango dira jarraian. Eta beste desafio bat, harri-jasotzaileen artean hain zuzen, jardunaldia bukatzeko. Aiako Izeta III Ondarroako Urruzonoren aurka 125 kiloko harri zilindrikoarekin 5 minutuz.

Ostegunean, abuztuak 22, Urrezko Aizkorako kanporaketa egingo da Areatzan. Urrezko Aizkora Euskal Herriko aizkolarien txapelketarik garrantzitsuena da. Amaitu eta gero, Iñaki Perurena eta Juan Jose Unanue “Goenatxo” harrijasotzaileek erakustaldi bat eskainiko dute.

Ostirala 23an egun jendetsua izango da Areatzan, idi-probak izango baitira. Goizeko 11:00etatik aurrera Bikarregiko (Erandio) eta Kamiñoko Jatetxeko (Forua) idiek 2.000 kiloko harria arrastatuko beharko dute 20 minutuz. Ondoren, herri kirol zorrotzenetakoaren txanda izango da, gizon-proba hain zuzen. Bizkaiko txapeldun Iñigo Aurrekoetxeak (“Gotxa”) eta txapeldunorde Oskar Perezek 800 kiloko harri bana arrastatuko dute.

Abuztuaren 24an herri kirolek agur esango diote Aste Nagusiari bi saiorekin. Alde batetik, Euskal Herriko Lasto Botatze Txapelketa, Euskal herrialde guztietako ordezkariekin. Eta bestetik, Iparraldeko jokoen erakusketa.

KIROLAK – DEPORTES

 

“Bilbao Hiria” XXXVI. ESTROPADAK.

Abuztuaren 18an: 12:30etan .

 

HERRI KIROLAK

Areatza. Abuztuak 21, 22 eta 23 eguerdiko 12:00tan, eta, abuztuaren 24an, 13:00etan.

 

Eguaztena 21:

Artzain-txakurren erakusketa.

Trontzalarien erakusketa.

Txingen erakusketa.

Harri-jasotzaileen arteko desafioa: Izeta III (Aia) eta Urruzono (Ondarroa) norgehiagokan.

 

Eguena 22:

Urrezko Aizkorarako kanporaketa.

Iñaki Perurena eta Inazio Perurenaren emanaldia.

 

Barikua 23:

Idi-probak: Parte-hartzaileak: Bikarregi (Erandio)

Kamiñoko jatetxea (Forua)

Gizon proba: Bizkaiko txapeldun eta txapeldunordearen artean.

Zapatua 24:

Euskal Herriko Lasto botatze txapelketa. Iparraldeko jokoak

 

*VII. HIRI KROSA.

Abuztuaren 23an: Areatzan . 17:00etatik

Maila guztiak

Izen ematea eta Informazioa:

www.bilbokokonpartsak.com

 

*AEROBITHONA

Abuztuaren 19an: Areatzan, 17:30ean.

 

*XVI. MUS TXAPELKETA

Abuztuaren 20ean: Areatzan, 15:00etan

 

*XAKE TXAPELKETA

Abuztuaren 19an20an, 21ean, 22an, 23an, 24an, Areatzan, 10:00etan. 24ean Zabalgunean

*PIRAGUAK

Abuztuak 23. Ordua: 15:00 Ibaizabaletik herri-ko piragua-igoera www.bilbokokonpartsak.com

Sestaotik Udaletxera

 

*ARRANTZA TAILERRA

Ripa Nasan 17:30etan

Abuztuaren 18tik 25era

 

PIRAGUEN DOAKO ALOKAIRUA:

Abuztuak 20tik 27ra.

Lekua: Bilboko itsasadarra itsas museoa. www.bilbobentura.com

 

BIZKAIA FRONTOIA

TXAPELKETA: ESKU-PILOTA PROF.

TXAPELKETA: PALA PROFESIONALA

Abuztuak 18a, 19a, 21a, 22a, 23a eta 24a

 

CLUB DEPORTIVO FRONTOIA

PUNTA PROFESIONALA TXAPELKETA

Master Pro Tour 2013

Abuztuak 22 eta 23. 19:00etatik 21:00etara XXXVI REGATA “Villa de Bilbao”.

18 de agosto: 12:30 horas.

 

DEPORTE RURAL

Arenal: 21, 22 ,23 de agosto a las 12:00h y el 24 de agosto a las 13:00 horas.

 

Miércoles 21:

Exhibición de perros pastor.

Exhibición de trontzalaris.

Exhibición de Txingas

Desafío de harrijasotzailes: Izeta III (Aia) contra Urruzono (Ondarroa).

 

Jueves 22:

Eliminatoria para la Urrezko Aizkora.

Actuación de Iñaki Perurena e Inazio Perurena.

 

Viernes 23

Idi-probak: Participantes: Bikarregi (Erandio)

Rte. Kamiñoko (Forua)

Gizon proba: entre el Campeón y subcampeón de Bizkaia.

 

Sábado 24:

Campeonato de EH de Lanzamiento de Fardos. Juegos de Iparralde.

 

*XVII HIRI KROSA.

Día 23, Arenal Desde las 17:00 h.

Todas las categorías

Inscripción e información:

www.bilbokokonpartsak.com

 

*AEROBITHON

Día 19. 17:30, Arenal.

 

*XVI CAMPEONATO DE MUS

Día 20. 15:00 horas Arenal

 

*CAMPEONATO DE AJEDREZ

Días 19,20, 21, 22,23 y 24 de Agosto 10:00 horas, Arenal. El 24 en el Ensanche

 

*PIRAGUAS

Día 23. Hora 15:00 Subida popular de piraguas por el Ibaizabal. www.bilbokokonpartsak.com

De Sestao al Ayuntamiento

 

*TALLER DE PESCA

Muelle de Ripa 17:30 h.

Del 18 al 25 de Agosto

 

ALQUILER DE PIRAGUAS GRATUITO:

Del 20 al 27 de agosto.

Lugar: Museo Marítimo Ría de Bilbao. www.bilbobentura.com

 

FRONTÓN BIZKAIA

CAMPEONATO PROF. DE PELOTA

CAMPEONATO PROFESIONAL DE PALA

18, 19, 21, 22, 23 y 24 de Agosto

 

FRONTÓN CLUB DEPORTIVO

CAMPEONATO PROF. ZESTA PUNTA

Master Pro Tour 2013

22 y 23 de Agosto. De 19:00 a 21:00h

BESTE JARDUERA BATZUK /OTRAS ACTIVIDADES

JAIEN HASIERA

Hasierako txupina eta pregoia.

Abuztuaren 17an, Arriaga plazan, 18:00etan.

 

KARTELEN LEHIAKETAKO ERAKUSKETA.

Abuztuaren 1etik 30era. Barrainkuako Kultur Etxea. Goizez, 08:30 –14:00.

 

MUNDUKO ARTISAUEN AZOKA

Abuztuaren 17tik 25era.

11:00tik – 02:30ak arte.

 

GASTRONOMIA LEHIAKETA

Areatzan, 09:00etan.

Kazolak 13:00etan aurkeztu beharko dira.

Sarien banaketa, Areatzan, 14:30ean.

Abuztuaren 20a: Patata-tortila.

Abuztuaren 21a: Txipiroiak

Abuztuaren 22a: Bakailaoa bizkaitar erara.

Abuztuaren 23a: Bakailaoa pil-pilean.

Abuztuaren 24a: Marmitakoa.

Abuztuaren 25a: Buztan gisatua.

 

ZEZENSUZKOA

Arriaga plazan, egunero 20:30ean.

 

ZIRKU MUNDIALA (ETXEBARRIA PARKEA)

Abuztuaren 15etik Irailaren 1era arte.

Eguaztenak 21an: Basurtuko umeei bisita 12:00etan.

Eguenak 22an. Zirku eta musika jai aldia adinekoentzat, 12:00etan

 

BARRAKAK (ETXEBARRIA PARKEA)

Abuztuaren9tik irailaren 1era arte.

 

MARIJAIAri AGURRA

Abuztuaren 25a: ibaitik Areatzako zubitik udaletxeko zubiraino. 22:20ean INICIO DE FIESTAS.

Txupinazo y lectura del pregón

Día 17 Agosto: Plaza del Arriaga, 18:00 horas.

 

EXPOSICIÓN DEL CONCURSO DE CARTELES.

Del 1 al 30 de Agosto. Casa de Cultura de Barrainkua mañanas de 8:30 a 14:00 horas.

 

FERIA ARTESANÍAS DEL MUNDO

Del 17 al 25 de Agosto

De 11:00 hasta las 2:30 de la madrugada.

 

CONCURSO GASTRONÓMICO

Arenal, 9:00 horas.

Entrega de cazuelas a las 13:00 horas.

Entrega de premios.Arenal, 14:30 horas.

Día 20: Tortilla de patata

Día 21: Chipirones

Día 22: Bacalao a la vizcaína

Día 23: Bacalao al pil-pil

Día 24: Marmitako

Día 25: Guisado de rabo

 

TORO DE FUEGO

Plaza del Arriaga, Todos los días 20:30 h.

 

CIRCO MUNDIAL (PARQUE ETXEBARRIA)

Del 15 de Agosto al1 de Septiembre

Miércoles 21: Visita a los niños del Hospital de Basurto. 12.00 h.

Jueves 22: Circo para los mayores de las residencias municipales 12:00

 

FERIAL BARRACAS (PARQUE ETXEBARRIA)

Del 9 de agosto al 1 de septiembre

 

DESPEDIDA DE MARIJAIA

Día 25, por la ría, desde el puente del Arenal al puente. del Ayuntamiento. 22:20 horas

……

Aste Nagustia 2013 Bilbao

 

Manuel López
Fallece en diciembre de 2014, siendo editor adjunto de Periodistas en Español. Periodista, fotógrafo, profesor y consultor de medios. En la profesión desde 1966. Perteneció a las redacciones de 'Gaceta ilustrada', 'Cuadernos para el Diálogo", 'El Periódico" y 'Tiempo'. En 1982 funda FOTO, revista que edita y dirige hasta 2009 (287 números). Fue vocal por el sector de la Fotografía en la Comisión Redactora del Anteproyecto de Ley de Propiedad Intelectual de 1987. Profesor de Fotografía de la Universidad Nebrija (1997-2001). Desde 2000, vinculado a la Escuela Superior de Publicidad. Autor de 'Fotografía Creativa', guía didáctica de un curso en una plataforma 2.0 (282 págs., Maren, Madrid, 2010). Su exposición fotográfica antológica 'Manuel López 1966-2006' va camino de 40 itinerancias por España y América.

DEJA UNA RESPUESTA

Por favor ingrese su comentario!
Por favor ingrese su nombre aquí
Captcha verification failed!
La puntuación de usuario de captcha falló. ¡por favor contáctenos!

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.